Proiektua - Un largo camino hacia la igualdad
6366
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-6366,bridge-core-1.0.4,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,paspartu_enabled,paspartu_on_top_fixed,paspartu_on_bottom_fixed,qode_grid_1300,qode-theme-ver-18.0.6,qode-theme-bridge,wpb-js-composer js-comp-ver-5.7,vc_responsive

PROIEKTUA

Mario Onaindia Fundazioak Bide luzea berdintasunerantz: Euskadiko emakumeak XX. mendean, zeharkako erakusketa proiektua aurkeztu du, Euskadiko emakumeek XX. mendean zehar hainbat eskubide lortzeko gauzatu behar izan duten borroka luzea ezagutzera emateko eta haren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin.

Bereziki belaunaldi berriei begira jarrita, proiektuak online eta offline soluzioak teilakatzen ditu, eta, horretarako, proiektuak abiapuntu duen erakusketa fisiko tenporal eta ibiltaria ingurune digital batean aberastua eta integratua izan da dibulgazio helburua duten eta elkarrekin lotuta dauden ekintzak baliatuta: erakusketa birtuala eta material didaktikoa.

Erakusketaren helburua da, azken batean, bisitariei gogoeta eginaraztea, uler dezaten emakumeen eskubideak ez daudela bermatuta oraindik ere. Horren adierazgarri ditugu emakumeen kontrako indarkeria kasuak, eta, horregatik, ezinbestekoa da oinarrizko printzipio bat gogoan izatea: emakumeak pertsonak dira eta, horrenbestez, haien bizitza eta osotasun fisiko eta psikikoa errespetatu behar dira

Proiektuaren gainbegiraketa – Mikel Urquijo, UPV-EHUko Historia Garaikidearen katedraduna
Erakusketaren diseinua – María José Villa Rodríguez
Hezkuntza materialaren diseinua – Núria Moret Llosas
Identitate bisuala eta web diseinua – RewindTheCity

15_b>
Scrolling Image Frame

Soy feminista; me avergonzaría de no serlo, porque creo que toda mujer que piensa debe sentir el deseo de colaborar, como persona, en la obra total de la cultura humana.

MAEZTU, M. de “Lo único que pedimos”, La mujer moderna, 1920, 169 or.